Select...Case instrukzioa
Instrukzio-bloke bat edo gehiago definitzen ditu adierazpen baten balioaren arabera.
Select Case baldintza Case adierazpena instrukzio-blokea [Case adierazpena2 instrukzio-blokea Block][Case Else] instrukzio-blokea End Select
baldintza: Case klausulari jarraitzen dion instrukzio-blokea exekutatzen den ala ez kontrolatzen duen edozein adierazpen.
adierazpena: Baldintza motako adierazpenarekin bateragarria den edozein adierazpen. Case klausulari jarraitzen dion instrukzio-blokea exekutatzen da baldintza eta adierazpena bat badatoz.
Sub ExampleRandomSelect
Dim iVar As Integer
iVar = Int((15 * Rnd) -2)
Select Case iVar
Case 1 To 5
Print "1etik 5era bitarteko zenbakia"
Case 6, 7, 8
Print "6tik 8ra bitarteko zenbakia"
Case 8 To 10
Print "8 baino handiagoa"
Case Else
Print "1 eta 10 bitarteko barrutitik kanpo"
End Select
End Sub